XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.- Erakunde ofizial eta erdiofizialek osatzen zuten harpidego eta irakurlegoaren oinarri tinko bakarra, eta Gazeta eta iritzi egunkarien egitura nahasia izan arren; Udalak, erregimenduak, kabildoak eta erlijiosoak ziren batipat multzo hau osatzen zutenak.

5.- Publikapenaren oinarrizko lurraldea Hego Euskal Herria da, bai bertan lan egiten zuten pertsona eta irakurlegoaren aldetik, baita idazlaritzara azkarrenik eta seguruenik iristen ziren berriengatik ere.

Halere egunkariaren asmo estatalistek inguratzen dien errealitatetik erabat desloturik aurkitzera bultzatzen diote.

Hau egiaztatzeko erdaraz dagoela idatzita funtsezko datu bat da, eta honen arduradunei ez zaiela inoiz bururatu, ezta sinbolikoki ere, ataltxoren bat euskaraz idaztea.

6.- Lehen esandakoagatik, zail da egunkari hau euskalduntzat jotzea, baina egin da hemen eta hemengo jendeak egin zuela eta azken finean Euskal Herriko Kazetagintzan zedarri bat jarri zuen, lehenengo hasieretan behintzat.

Baita karlisten kazetagintzaren (lehen unetan) gailurrik garaiena suposatu zuen, mailaz eta denboraren tenoretasunean, Euskal Herria jasaten ari zen gerlako egoera kontutan harturik.

7.- Gazeta Ofiziala delakoa, D.

Karlosen administralgoak poliki-poliki jasotzen ari zen aparatu erdi estatala itxuratzen zuen osagaietako bat zela, eta ez garrantzi txikienetakoa zuena, kontsideratu behar dugu.

Zaingo Publikoaren Batzordearekin batera (Polizia politikoa), Estatuaren diru eta bonuen jaulkipena, Oñatiko Unibertsitatearen sorkundea, posta zerbitzua Vasco-navarro Justizia hauzitegia, etab... etab... administralgoak erabakitakoaren ororen berri jasotzen zuen boletin ofizial baten publikapena, Estatuaren kanpoko aparatua osatzen duten osagai oinarrizkoenetakoa da.